XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emeretzigarren eunkian (siglo 19) bere erdialdetik gora Argentina`ra etorritako euskaldunak erderaz mintzatzen ez zekitenak, ta kanpo lanetan jarduntzen ziranak beren alaba-semeak euskeraz ikasi zuten apurt, beren aita-amak beti euskeraz mintzatzen ziralako.

Bañan, euskeraz mintzatzen jarraitu ez ziran senar-emazte euskaldunen semeak ez ikasi euskeraz ezertxore.

Umetan euskeraz ikasi izan zuten euskal seme ayek, txit maite dute euskel mintzo.

Eta ikasi ez zutenak, berak zaartu ondoren eman oi diote aitzaki bere sorleai, euskeraz erakutsi ez zietelako.

Auetako batzuk dira emen sortutako nere illobak.

Esana dago baditugula euskal-seme jatorrak eta bai izan ere Euzkadi`n aldez ongi jokatzen diranak, ez bakarrik itzakin, baizik, baita ere eskupeko laguntzaz (xoxa) gaurko egunetan espetxetuak dauden Abertzale euskaldun gazteentzat bialdurik.

Orrelako ekin-bide erabakita, beren laguntza Euzkadira bidaltzen dutenak, Argentina`n jayotako euskal-semeak ditugu, eta auen biotzeko naikunde eta ukaldi, eskertu dezagun Euzko Lurrean jayo eta azi izan giñan guziok.

Berak nor diran emen aitatu ditzagun: Argentina'ko Euzko Ekintza Emakume Abertzale Batza.

Batza orrentxen deya au da: .

Agerian dago, Amerika`ko euskal semeak ez dirala bizi arazo edo kardaba gabe, euskal gaztedi Abertzaleengatik.